Zumaleku ingurua oihan berritzeko 13 milioi pezeta

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

15 Hektareatan 25.000 zuhaitz landatuko dira, gehienbat pinua

Nafarroako Gober­nu­ko Ingurumen, Lu­rralde Antolaketa eta Etxe­­bizitza Depar­ta­men­duak Bidasoa-Be­rroarango Junta barnean dagoen Zumaleku inguruan oihanberritze proiektua onartu du. Lanen aurrekontua 12,94 milioi pezetakoa da eta Gestión Ambien­tal Viveros y Repobla­cio­nes de Navarra, S.A. elkarte publikoak eginen ditu.
Lanak 15,25 Hekta­rea­tan eginen dira eta lehen helburua, Zu­maleku inguru horretako oihan naturala berres­kuratzea izanen da. Ho­rre­­tarako, kontserbazio­an eta babesean oinarri­tu da proiektua, baina produkzioa ere alde ba­te­ra utzi gabe. Espezie­rik egokienak landatuko dira eta zuhaiztien ga­rapena ahalik eta ego­kiena izan dadin baldin­tza egokienak jarriko dira, kalitatezko egurraren produk­zioa handitzen den bitartean. Lan­da­tu behar den inguru osoa itxiko da, azien­darik ez sartzeko eta landatutako zuhaitzen garapena segurtatzeko.
Guzira 24.739 zu­haitz sartuko dira: 11.277 larizio pinu, 5.955 haritz, 2.893 haritz zuri, 818 lizar, 818 platano, 720 ezki, 720 urki eta 720 mendiko zumar. Orain haritz, gaztain, pago eta urki zuhaitz bakan batzuk eta sasia bertzerik ez dago inguru horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun