Pilotalekuaren frontisaren gibelaldean, Latsaga auzora doaien zubiaren ondoan, dagoen kapera ttikian pilotan edo squashean aritzeko kantxa ttiki bat moldatua dago. Azken aldi honetan, txikizio dexente egiten direla eta, gauez ixtea erabaki du Udalak. Honelako neurriak ez hartzeko denena dena errespetatzen ikasten hasi behar dugu.