Eguberriak abudo heldu direla eta Antzakaitz kultur taldeak bilera baterako deia luzatu du. Bilera larunbat honetan izanen da, abenduak 2, arratsaldeko 3,30etan Itturburun. Olentzero eta Errege Kabalgataren prestaketa izanen dira bileran solastuko diren gai nagusiak. Bi ekitaldi hauen antolaketa hagitz garrantzitsua denez, ahalik eta jende gehiena hurbiltzea eskatu dute antolatzaileek.