Urtero bezala, Erreka Mendi taldeak abenduko zubia Pirinio aldera joateko aprobetxatuko du. Beti bezala, hiru mila metroko mendi errex xamar bat aukeratu dute aurten ere. Haseran, Gabarnie inguruan dagoen Taillónera joatea pentsatu zen. Baina hamabortz lagun biltzea espero da eta mendi horretan dagoen aterpea erabiltzeko arazoak sortu dira. Honela, Panticosa inguruan dagoen Garmo Negro mendira joko dute abenduaren 8, 9 eta 10ean. Izena lehenbailehen eman behar da ohiko lekuetan.