Abenduaren 16an Bordatxo dantzalekuan eginen da Nafarroako Euskal Kantu txapelketaren finala. Arratsaldeko 4,30etan hasiko den azken saio honetara, Tafallan eta Agoitzen egindako kanporaketetatik sailkatutako kantariak ariko dira. Finalaren ondotik, urteroko ohitura segituz, partaide guziekin afaria izanen da.