Patxi Astiz jostunari omenaldia eskainiko zaio Santa Luzia egunean

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Goizean meza eta bertsolariak izanen dira eta arratsaldean txotxongiloak

Badira urte batzuk Doneztebeko Udala Santa Luziako feria berreskuratzen saiatzen ari dela eta aurten ez da guttiago izanen. Abendua­ren 13rako egitarau zabala prestatu da. Goizean meza emanen da eta Malerrekako artisauen lanak ikusteko modua izanen da. Joan den urtean bezala, garai bateko jostunei omenaldi xume bat eskainiko zaie eta aurtengoan Patxi Astizek jasoko du seinalea. Ondoren, bertso saioa eskainiko dute Manolo Arotzena eta Bittor Elizagoienek, Estitxu Arotzena gai-jartzailearen erranetara. Arratsaldean, haurrendako txotxongiloak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun