Ohitura bihurtu den bezala eta uso-denborari amaiera on bat emateko, Etxalarko usazaleak Iparraldekoekin elkartuko dira abenduaren 2an elkarrekin bazkaltzeko. Hala ere, bazkaldu aitzinetik Sarako usazaleek, bildutakoei, bertako Usategia erakutsiko diete eta baita aperitibo bat eman ere. Bazkarian herri hauetako usazaleak bilduko dira: Lekunberri, Behorlegi, Napal, Gatagorena, Oxkixe, Lantabat eta Sara (Iparraldekoak), Etxalar eta Lanne (Bearne). Bildutako usoen arabera klasifikazio bat eginen dute, urteko balantzea zehaztuz.