Etxalarren hartzen diren usoen salmenta nahiko ongi joan da beti. Hala ere, bertako usoen ezaugarriak agertzeko eta bide batez Usategietako nahiz herriaren publizidadea egiteko usozaleek logotipo bat egin dute. Denbora luzez afera honen inguruan bueltak ematen ibili ondotik jatorri izendapena erakusten duen logotipoa egin dute. Egilea Lorpeneko marketineko arduraduna da, beti ere Gerardo Danborienaren begipean. Lana aitzinera eramatea kosta den diru guzia udalaren esku joan da. Hemendik aitzinera sareetan ehizatutako uso guziek argazkian ageri den pegatina izanen dute.