Eskualdeko 194 ikaslek hartuko dute parte iraupen eski kanpainan

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Isaba eta Otsagiko pistetan eginen diren Aste Zurietan sei ikastetxek eman dute izena

Erronkari eta Zarai­tzu­ko pistetan eginen di­ren Aste Zurietan Le­hen Hezkuntzako seiga­rren maila eta Derri­go­rrezko Bigarren Hez­kun­tzako lehen eta bigarren zikloko eskualdeko 194 ikaslek parte hartuko dute. Aste hauetan, iraupen eskian arituko dira neska-mutilak, heldu den urteko urtarrilaren 7tik martxoaren 30era.  Na­fa­rroako Kirol eta Gazte­diaren Ins­ti­tutuak antolatzen ditu aste hauek, Isaba eta Otsagiko Udalen eta Nafarroako Kutxaren laguntzaz. Goizean, iraupen eskia ezagutzeko eta hobetzeko klaseak iza­nen dituzte eta arratsaldetan bertzelako ekitaldi osagarriak eginen dituzte. Urtarrilaren 7tik 12a bitarteko astetan, Elizondoko San Fran­cisco Javier  eta Berako Je­­susen Bihotza ikastetxeetako hamalauna ikas­le joanen dira Isa­ba­ra. Egun horietan, Baz­tan ikastolako 26 ikas­le Otsagira joanen dira.
Urtarrilaren 21etik 26rako astean, Leitzako Amazabal ikastetxeko 32 ikasle joanen dira Isabara.
Otsailaren 4tik 9ra, Doneztebeko San Miguel ikastetxeko 44 neska-mutil joanen dira Otsagira.
Otsailaren 25etik martxoren 2ra, Berako Labiaga ikastolako 53 ikasle izanen dira Isaban eskiatzen.
Martxoaren 11tik 16ra, azkenik, Goi­zue­­tako Andres Nar­bar­te «Xalto» eskolako hamaika ikasle joanen dira Isabara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun