Igantzin sortutako arraioztarra edo Arraiozen bizi den igantziarra?
Arraiozen bizi den igantziarra.
Zortzi urtez Herri Kirol Federazioko lehendakari: aspertua edo gustoa hartu diok karguari?
Gustora eta aldi berean, aspertua baino gehiago nekatua.
Zortzi urteotan, Federazioak lortu duen gauzik onena?
Federazioa asentatzea, Euskal Herriko Federazioan sartzea eta txapelketak urtero antolatzea.
Txapeldunak 51 urte… Hiltzera doan kirola da aizkora?
Bertze maila apalago batean segitzen ahal duen kirola da aizkora.
Pilota telebistak berpiztu du. Herri kirolarekin gauza bera egiten ahal da?
Laguntza handikoa izaten ahal da telebista.
Zergatik desagertu dira herriz herri hamarkada haseran zeuden herri kirol talde gehienak?
Maila igo delakoz eta honek prestakuntza gehiago eskatzen du. Taldeburuak aspertu egiten dira eta hauek utzitakoan desagertzen dira taldeak.
Noizko herri kirolak Olinpiadetan?
Sokatira garai batean olinpikoa izan zen eta hortan saiatzen ari dira orain ere.
Miresten duken kirolari bat?
Bat baino gehiago: Indurain, Retegi II, herri kirolean Mindegia.
Zein duk hire ustez kirolik gogorrena?
Nahiz eta probatu ez dudan, aizkora izanen dela iruditzen zait.
Eta gustokoena?
Esku pilota, dudarik gabe. Etxean beti segitu dugun kirola da.
Garraioak baino etorkizun hobea du herri kirolak?
Garraioaz, nahiko lanarekin bada ere, jende aunitz bizi da. Herri kiroletik bizpahiru bertzerik ez.