Etorri ziren, Coloradotik, Sunbildar Joxantonio –Txangonekoa–, Joxemari eta Patxikito –Arretxenbordakoak–. Pozik ibili ziren euren familietan eta bai eta betiko lagunekin (usoak, trankil utzi zituzten nahiz eta paretazaharrean egun batzuk pasatu!)
«Ulibeltzan», batzuetan ibili ginen elkarrekin. Behin txitxarro eta intxaurrak jaten ere. Giro ederrean! Lehengo lagunak aipatzen, oraingo gauzetaz arduratzen…!
Itzuli dira, hango familiengana, gustura ere. Halaz ere, Joxantoniok, bere bilobaren argazkia utzi digu: Patxiku Anttonio. Bronco (hango Lovelandeko futbolariak) bat izango da, baina euskaldun sutsua egiten saiatu behar dela erran digu bere atautxi Joxantoniok.
Mundu osoan barrena gure euskaldun jatorrak daude! Aurrera denoi!
A.Z.
(ttipi-ttapako irakurlea Donostiatik)