Joan den ortziraleko Nafarkarian, azaroaren 3an karrikaratutakoan eta Rakel Goñi kazetaria egile zela, kirikoketa bestari buruzko zenbait «baieztapen» zuzendu nahi ditugu.
Akats hoien artean kirikoketaren jatorriari buruzkoa nabarmendu nahi dugu. Testuan, kirikoketa, taldekide baten asmakera bezala agertzen da. Gezurra, kirikoketari buruzko hainbat erreferentzia badira, besteak beste: «Obras Completas del P. Donostia» I liburukian 71-90 orrialdetan, baita II liburukiko 119., 186. eta 187. orrietan erramodu batez. Halaber, J.M. Beltranek argitaratutako «Euskal Herriko Soinu Tresnak CD-Romean, baita honen artikuloren batean ere.
Azkenik, Jo ala Jo taldeko kideek eta Baztango Kirikoketariek Baztanen egindako alorreko lanean, kirikoketari buruz bildutakoak (ganden urteko kirikoketa bestan erakutsiak), kirikoketaren izaera historikoa erakusten dute. Kasu honetan, bertze aunitzetan bezala, lan bat eta bereziki lan tresna batek, bestarako aitzaki eta soinu tresna gisa erabiliak izan dira, kirikoketaren kasuan ondorengo kantarekin:
Kirikoketa kirikoketa
kirikoketa koketa koketa
sagarra jo dela
sagarra jo dela
sagarra jo dela
jo dela jo dela
Besterik gabe, bakoitzari berea. Agur.
Mikel ORTEGA
JO ALA JOko ordezkari bezala