Bertako produktuei estimazio gehiago izan behar diegu

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Kontxi EZEIZA Kontsumitzailea. Areso.

Kontsumitzaile bezala kezka sortzen dit behi eroen eritasunak, nola ez. Dena den, inguru honetako harategietan erosten dut, Leitzan batez ere, eta kontrolatuagoa egonen dela uste dut, badakit haragia hemen inguruko baserrietatik ekartzen dutela eta horrek lasaitzen nau. Pentsutik heldu omen da gaitza eta hemen larrean gehiago ibiltzen direla uste dut. Horregatik, erosterako orduan ez dut ezer aldatu. Behi haragia erosten segitzen dut berdin-berdin. Bertako haragia gehiago erosteko balioko du arazo honek. Izan ere, askotan somatzen ditut bertako baserritarrak bildotsak ezin salduz edo mixeria baten truke saltzen, kalidade aldetik askoz hobeak direla dakigunean. Gure produktuei estimazio gehiago izaten ikasi behar dugu eta ez edozer gauza erosi, merkexeago delako. Badakit Iparraldean eta orain Nafarroako ikastetxeetako komedoretan behi haragia ematea debekatu dutela eta uste dut neurri egokia dela. Etxerako zer eta nondik erosten dugun badakigu, baina eskoletara nondik ekartzen duten kontrolatzea zailagoa denez, ongi iruditzen zait hori egitea. Gurasoak behintzat lasaiago gelditzen gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun