Urte berexia izan da Berako txirrindulariarentzat. Neguko Mendi Triatloian, Espainiako azpitxapeldun eta Europako seigarren izan zen. Bizikletan, afizionatuetako Caja Rural taldean denboraldi bikaina egin ondotik, profesionaletan bi urteko kontratua eskaini zion Banestok, 25 urte bete zituen egun berean.