Uztailaren 29an Isaban egin zuen debuta profesionaletan Asegarce enpresarekin 23 urteko aurrelari eratsundarrak. Urtebeteko kontratua egin zuen Retegi VI.k, Julianen lehengusu propioak. Julian bera ere protagonista izan da aurten. Bi urteren ondotik kantxetara itzultzeaz gain, itxura bikaina eman baitu lau terdiko txapelketan.