Maika Ariztegi iturendarra Euskal Herriko koxkor biltze txapeldun suertatu zen urriaren 1ean Aizarnazabalen egindako finalean. Mutilen artean, Fernando Etxegarai beratarra azpitxapeldun izan zen, irabazleak baino bi segundu eskas gehiagorekin. Biak Nafarroako txapeldunak dira.