Gipuzkoako Emakumeen Ligan irabazle suertatu da Berako taldea. Kontxako hondartzan ari ziren gaztetxoak ligan azpitxapeldun izan ziren. Senior mailako mutilek azken jardunaldian eutsi zioten Erregionaleko lehen mailari, baina aurten bikain hasi dira. Hau idazterakoan lehenbizikoak dira eta Matzadan derbia irabazi zioten Beti Gazteri azaroaren 12an.