Nafarroako txirrindulari afizionatu onenari emandako saria jaso du Banesto taldeko beratarrak. Gainera, Elite mailako Nafarroako txapeldun izan da eta Euskal Herriko txapelketan hirugarren. Euskaldun Sarian ere hirugarrena izan da, zenbait hilabetez lehen postuan egon ondotik. Dena den, heldu den urtean Caja Ruralera itzuli beharko du, Banestok ez baitio profesionaletara pasatzeko aukerarik eman eta heldu den urtean afizionatu taldea kenduko duelakoz.