Sokatira taldea bikain aritu zen joan den denboraldian. Nafarroan eta Euskal Herrian lau txapeletatik hiru jantzi ondotik, Holandako Slagharen hirian jokatutako Munduko txapelketatik urrezko bi domina (klub arteko txapelketan, 560 eta 600 kilotan) eta zilar eta brontzezko bana (nazioarteko txapelketan, 560 eta 640 kilotan) ekarri zituzten. 2000. urteko Nafarroako txapelketan txapel guzien jabe egiteko intentzioarekin plazaratu dira.