Behi eroen gaitza gero eta gehiago zabaltzen ari delakotz, Lapurdiko herri anitzetan egin den bezala, auzapezak deliberatu du kantinetan ez dela gehiago, mementuan bederen, idiki haragirik zerbitzatuko. Herriko Etxetik jakin ahal izan dugu haurren segurtasuna zaintzeko hartu dela erabakia.