Abenduaren 3an, Herriko Etxearen aintzinean 50 presunek galdegin zuten ETB ikusia izan dadin herri osoan. Iaz, 200 familiek horren aldeko eskaria sinatu zuten baina geroztik afera ez da aintzinatu, nahiz eta bilkura frango eginak izan diren. Herriko kontseiluak ere gaia aipatu du berriki, bainan lerro hauek idazten genituelarik ez ginakien zer ondorio atera zen hortik. Ondoko ttipi-ttapak dena aipatuko dautzue gai huntaz.