Neguko moda desfilea arrakastatsua suertatu zen

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Doneztebeko kiroldegia jendez gainezka ageri zen ttipi-ttapak antolatutako ekitaldian

Ehundaka lagun bildu ziren Doneztebeko kiroldegian San Fran­tzis­ko egunean, ttipi-ttapa Fundazioak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Rural Kutxaren laguntzaz antolatutako neguko moda desfilea ikusteko intentzioarekin. Sarrera libre zen eta jendeak ikus­min handia agertu zuen eskualdeko hemezortzi komertzioen generoa eta lana aztertu eta gozatzeko.
Zehazki, Berako Agara Kirolak, Arantza­ko Amaia ileapaindegia, Doneztebeko Belen loreak, Elizondoko Es­tibalitz makilajea, Doneztebeko Ibarrola haur jantziak, Elizondo­ko Ipingi jantziak, Do­neztebeko J.J. Pikabea jantziak, Doneztebeko Juli oinetakoak, Bera eta Doneztebeko Kalash bi­txidenda, Donezte­beko Mari Cruz lentzeria, Berako Martzutzak jantziak, Elizondo eta Doneztebeko Mena eta Zaldua argazki dendak, Irungo Mirari premama denda, Doneztebeko Ostiz oinetakoak, Lesa­kako Ruth ileapaindegia, Doneztebeko Txi­meleta jantziak eta Doneztebeko Txirrista haur jantziak izan ziren beraien eskaintza pasarela gainean erakutsi zuten komertzioak.
Desfilean gorputz-makilajea ere ikusgai izan zen eta horrek ere, noski, ikusmin berezia sortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun