Lardar inguruan argiteri sarea berritzeko proiektua 2000. urteko Herri Azpiegitura Planaren barnean sartu du Nafarroako Gobernuko Leku Administrazioak. Aurrekontua 7,52 milioi pezetakoa da eta Nafarroako Gobernuak 3,41 milioi pezeta jarriko ditu. Lardar inguruko tentsio altuko sarea, transformazio zentrua eta tentsio baxuko sarea eginen dira. Sare hauek lur azpian nahiz airean joanen dira.