Izarra errugbi taldea motel

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 9a

Sarako Izarra errugbi taldeak ez ditu emaitza onak erdietsi azken aldian. Abenduaren 3an, saratarrak Lit eta Mixe alderat izatu dira, eta 17 eta 12 galdu dute. Bigarren taldeak ere ez du hobe egin, handik galtzaile itzuli baita. Abenduaren 10eko partida ere ez da ona izan, basurdeek beren zelaian galdu baidute oraingoan, 17 eta 22 Sault-ren aurka. Kanpotiarren 2. taldea agertu ezdenez, garaipena erdietsi dute Sara­ko 2. taldeko jokalariek. Abenduaren 17ko neurketa jokatu ondoren, ederki merezitako atsedenaldia hartzen ari dira jokalariak, 2. fasea urtarrilaren 7an hasiko baita

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun