Urte hondar guziz bezala, eritasun genetikoen sendatzeko sosa bildu nahiz, Téléthon ekitaldia ospatu da abenduaren 8 eta 9an. Sarako elkarteek eta eskolek bat egin dute aurtengo edizioaren antolatzeko, egitarau aberatsa eskainiz. Ortzirale arratsaldean hiru eskoletako haurrek plazatik abiatu ibilaldi bat egin zuten, krakada goxo bat hartu aitzin. Biharamonean, egun berezia antolatua izan da, jendeek Larrunerat treinez upatzeko parada ukan baidute arratsaldean, gauaz xirio pixtuekin oinez jausteko, ikuskizun ezin ederragoa eskainiz San Inazioko lepoan beha zirenentzat. Antolatzaileek eskertzen dituzte laguntza ekarri dutenak.