Abenduaren 31n, Urtats gaua kari, azkeneko urtetan bezala Sarako biztanleak elgarretaratze baterat gomit dira arratseko 8etan Herriko plazan, euskal presoak Euskal Herrirat ekarriak izan daitezen galdetzeko. Besta garai huntan oroitu behar da Teresa Telletxea eta Bixente Garzia saratarrak beti preso atxikiak direla horien etxetik urrun. Bi herritar haueri laguntzeko herriko Biga sustengu komiteak hiru saski emanen ditu Plekan, Lastyrin eta Herriko Etxeko edantegian. Txartelak eros daitezke ostatu hauetan ere.
Lerro hauen bidez gure elkartasuna adierazten diegu Tere eta Bixente herritar presoei, baita preso guziei ere.