Saldias eta Labaien arteko errepidean argi berriak jarriko dituzte

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Saldias eta Labaien arteko errepidean argi berriak jartzeko proiektua 2000. urteko Herri Azpiegitura Pla­­naren barnean sartu du Na­fa­rroako Go­ber­­nuko Leku Admi­nis­tra­zioak. Aurrekon­tua 1.284.430 pezetakoa da eta 850.293 pezeta Nafa­rroa­ko Go­ber­nuak jarri­ko ditu. Bidean bortz farola berri paratzeaz gain, Sal­diasko herrigunean dauden bertze lau aldatuko dira.
Saldiasko Danboli­nea Bordako bidea moldatzeko lanak ere 2000. urteko Plan beraren barnean sartu dira. Lanen au­rre­kontua 4,24 milioi pe­­­zetakoa da eta Nafa­rroako Go­bernuak 2,81 milioi ordainduko ditu. Ormi­goia botako da bidean eta bide bazterra ere ormigoiez eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun