Sunbillako Indanabaita-Irageta, Dantzainekoborda-Arretxekoborda eta Xuriaren-Irageta bideak zolaberritzeko lanak 2000. urteko Herri Azpiegitura Planaren barnean sartu ditu Nafarroako Gobernuko Leku Administrazioak. Aurrekontua 14,48 milioi pezetakoa da eta Nafarroako Gobernuak 10,86 milioi pezeta ordainduko ditu. Guzira, 2.144 metro koadro zolaberrituko dira.