Negu honetarako ekitaldi desberdinak antolatzen hasi dira Antzakaitz kultur taldekoak. Olentzero, Errege Kabalgata eta segidan etorriko diren iñauteriak dira orain prestatzen ari diren gauzak. Iñauterien ondotik, berriz, Asteburu Kulturala prestatzeko intentzioa dute. Larunbatero, arratsaldeko 3,30etan biltzen dira Itturburu ostatuan. Bilerak idekiak direnez, parte hartu nahi duen edonorentzat zabalik daude.