Olentzerorako entsaioak larunbatero burutu dira. Jendea goizeko 11etan bildu da eskola zaharrean, Olentzeroko kantak entsaiatzeko. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten adin guztietako jendeak parte hartzea nahi dute, ohitura zahar hau ez galtzeko.
Bertzalde, Olentzero gure karriketatik pasiatuko da abenduaren 24an. Beheko eskolatik aterako da arratsaldeko 3etan eta gero berendua izanen da Ulibeltzak elkartean, parte hartu duten guztientzat.