Eguberri garaia gainean dela eta, bertan erosteko kanpaina berri bati ekin diote Bertizko Partzuergo Turistikoko merkatariak. «Urrunago joan gabe» lelopean, zera adierazi nahi dute Bertizko Merkatariek: «zernahi produktu eskaintzen dizute zonaldeko herri guztietan, behar dituzun gauza guztiak Bertizko Merkatal Elkarteak ematen dizu».
Erosketak herriko dendetan egiten dituztenak saritu nahi dituzte. Horretarako, abenduaren 5etik urtarrilaren 20a arte, Bertizko denda batean erosten den bakoitzean, boleto batzuk jasoko ditu bezeroak, zozketa interesgarri baten sartzeko baliagarriak izanen diren txartelak, hain zuzen. Urtarrilaren 22an, 50.000 pezetako erosketak egiteko balioa duten hiru sari zozketatuko dira. Irabazleek, hilabete bateko epea izanen dute 50.000 pezeta hauek Bertizko kide diren dendetan gastatzeko.
Bertizko Partzuergoan dauden 80 merkatarien aukera hau kontutan hartzekoa da. Elkartetik adierazi dutenez, dendariak laguntzeko modu polita da, «erosten duzunean zure boletoak eskatuz».