Zubi-Muxun Aterpetxea egiteko 414.000 euro jasoko ditu Goizuetako Udalak

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 10a

Zubi-Muxun Aterpetxea egiteko 414.000 euro jasoko ditu Goizuetako Udalak TTIPI TTAPA

Urdazubi eta Leitzako Udalek ere laguntzak jasoko dituzte lezeetan eta Leitzalarrean egin beharreko turismo egitasmoetarako

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 2.110.087,88 euro bideratuko ditu, 2008-2011 aldian turismo-produktuak garatzeko inbertsioak egiten dituzten toki entitateei eta turismo-partzuergoei zuzendutako laguntzen deialdian. Bertzalde, Nafarroako Turismoak 348.923,80 euroko diru-laguntzak emanen dizkie “Nafarroako Mendia” Helmugako kalitate-planaren barruan aurkeztutako sei proiekturi. Proiektu horiek Cederna-Garalur Elkarteak kudeatzen ditu aurten.



Aterpetxea Goizuetako Zubi-Muxun

Toki entitateei eta partzuergoei 2008-2011 aldian turismo-produktuak garatzeko emandako laguntzen barrenean, dirulaguntza jasoko duten sei proiektuen artean bakarra da eskualdekoa, “Aterpetxea Goizuetako Zubi-Muxu eraikinean”. Goizuetako Udalak 414.704,76 euro jasoko ditu.

Urdazubiko lezeak eta Leitzalarrea

“Nafarroako Mendia” Helmugako kalitate-planaren barrenean laguntza jaso duten proiektuen artean, Urdazubiko lezeetan bisitariak hartu, informatu eta artatzeko espazio berriak 77.874,04 euro jasoko ditu eta Urdazubiko Ikaburua lezean sonorizazio-lanak egitea, turismo-gunearen babesa indartzea eta garapen iraunkorra eta energia-aurrezkia sustatzeko proiektuak 62.755,53 euro, biak Urdazubiko Udalak bultzatuta. Leitzako Udalak, berriz, 77.618,05 euro jasoko ditu Leitzarrea inguruko ondareari buruzko prestakuntza eta interpretazioa eta balioa emateko plana egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun