Dagoeneko Eguberriak hurbil daude. Urtero bezala, Bertizko Merkatal Elkarteko kideak, zure beharrak betetzeko prest dira. Mota guztietako produktuak eskaintzen dizute zonaldeko herri guztietan. Gainera, zonaldean erosten duzulako saritu nahi zaituzte, eta horretarako, abenduaren 5etik urtarrilaren 20a arte, Bertizko denda batean erosten duzun bakoitzean, boleto batzuk emango dizkizute, zozketa interesgarri batean sartu zaitezen. Urtarrilaren 22an, 50.000 pezetako erosketak egiteko balioko duten hiru sari zozketatuko dira. Oso opari ona da Eguberrietan gastu gehiago izaten bait dira. Irabazleek, hilabete bateko epea izango dute 50.000 pezeta hauek Bertizko kide diren dendetan gastatzeko. Ez galdu Bertizko Partzuergoan dauden 80 merkatariek eskeintzen dizuten aukera. Lagundu itzazu dendariak, erosten duzunean zure boletoak eskatuz.
Behar dituzun gauza guztiak, Bertizko Merkatal Elkarteak ematen dizu: Urrunago Joan Gabe.
Bertizko
Partzuergo Turistikoa