Ikusi nahi ez duenari

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Azken boladan indar errepresiboen presentzia beldurgarri handitu da gure zonaldean. Errepidean kontrol bat aurkitzea ohiko bihurtu zaigu, bai eta gure herrietako kaleetan bueltaka ikustea ere. Hau bere hortan onartezina bada ere, duela hilabete bat pasatutakoa (azaroak 24) ezin dugu aipatu gabe utzi.
Egun honetan, ortzila arratsaldean, Guardia Zibilek, gazte bat mehatxatu, kuarteleratu eta jipoitu zuten, soilik, AEKren kriminalizazioa salatzen zuen pankarta bat jartzen ari zelako. Kontutan hartuz Garzonek deiturikoen artean herritar bat zegoela, guztiz zilegia iruditzen zaigu Lesaka herriak, salaketa zentzugabe hauen berri izatea.
Guarzia Zibila herrira bueltatu zen, jendea kalean idetifikarazi eta katxeatuz. Hau aski ez balitz, Guardia Zibilek gau hortan bertan, herriko gazte kuadrila bat jarraitu zuten, haietako bat pistolarekin mehatxatuz lurrean etzanaraziz.
Errepresio gogor honen aintzinean, ezin gara ixilik gelditu; herritar eta arduradunei dei bat egiten diegu, berriz ere horrelako gertakariak errepika ez daitezen, lehen bait lehen, beharrezko pausuak eman ditzaten.
Aski da!!
Errepresioa ez da bidea!

Amnistiaren Aldeko
Batzordeak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun