Zaila da bi hitzetan hemengo jendea nolakoa den definitzea, jende guztia ezberdina baita. Euskal Herria ere Suediatik hagitz ezberdina da, bai janari aldetikan, hizkuntza aldetikan, baita kultura aldetik ere. Jendea bera ere hagitz desberdina da, baita ohiturak ere. Hemen arratsetan ateratzeko ohitura handia dago, parkera ateratzen gara eta han, aldiz, ez gara horrenbertze ateratzen, batez ere garai honetan.