Lehenagotik ezagutzen ditut euskaldunak, beraien kultura, lekuak. Hagitz esperientzia ederra da berriz ere honat bueltatzea. Uste dut erlazio emozional gisako bat dela proiektuarekin, jendearekin… beharbada bertze herrialde eta jendearen kulturak ezagutzea gustoko dudalako. Aldiberean, hemen nagoen bitartean nere herrialdeko ordezkari lanak betetzea espero dut, Polonia ez baita sobera ezaguna jendearen artean.