Rafa Maritxalar irabazle suertatu zen bigarren urtez Zangotzako San Silvestre lasterketan. Lesakarrak 16 minutu eta 50 segundu behar izan zituen lasterketa burutzeko, Antonio Bru beratarrak baino hamabi segundu guttiago. Egues Ibarreko San Silvestre proban, berriz, bigarren izan zen Rafa Maritxalar. Nesken artean ere bigarren izan zen Maika Ariztegi.