«Salatari« aldizkaria plazaratu dute gazteek

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 9a

«Salatari» berria ateraia da! Lehena baino lodiagoa eta aberatsagoa agertzen zaigu Sa­rako gazteek sortu agerkariaren bigarren zenbaki hau. Aipagai nagusietan Besta Komite­a­ren lehendakaria den Martin Goiene­txeren elkarrizketa proposatua da, bai eta Zaz­piak Bat dantza taldearen aurkezpena ere.
Gainera, kirol emaitzak, disko kronikak, Inguma rock taldeari buruzko erreportaia eta bertze gauza ainitz irakur daitezke. Aipatze­koa da artikulu interesgarri bat agertzen dela udan bakarrik ibilki den sos banatzaileari buruz. «Salatari» euskaraz eta frantsesez idatzia da eta herriko saltegi gehienetan ematen da dohainik. Ondoko zenbakia aski fite plazaratu nahi denez, Gaztetxeak oroitarazten du bakoitzaren ekarpena ongi etorria dela, beraz zerbait idatzi nahi baduzue, ez lotsa!
Gaztetxeak antolatu ekitaldiekin segituz, ihauteriak hurbiltzen ari baitira, kantu eta dantza ikastaldiek segitzen dute Gaztetxean ortzirale eta larunbatetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun