Euskal Herrirat

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 9a

Abenduaren 31n, Ur­te xahar kari, Sara eta in­guruko herrietako 40 bat lagun bildu ziren Sarako Herriko Etxea­ren aitzinean, presoen Euskal Herriratzea galdetuz; bertzeak bertze Bixente Garzia eta Fer­nando Arburua zugarramurdiarra gogoan edukiz.
Bertzalde, urte hondar hunek berri pozgarri bat ekarri dauku, Sarako bertze presoa, Teresa Telletxea libratu baitute. Abenduaren 16an, hiru hilabetez Fresnesko presondegian atxilotua egon ondoren, herrirat itzuli zen. Orain baldintzapeko askatasunean da auzia gauzatu arte, muga pasatzeko debekua du eta hilabetean bi aldiz Baionako komisaldegira joan beharra du. Herritar guzi­en partetik ongi etorri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun