Lehenbiziko aldiz, abenduaren 22an, Olentzero plazan agertu zaigu, karo batean menditik jautsia. Herriko bi eskoletako haurrek (eskola publikokoek eta ikastolakoek) ongi etorria egin zioten kantuz eta soinuz. Olentzerok ederki eskertu zituen, goxoki ainitz banatu baitzituen haurrei bai helduei. Errebotetik abiatu eta plazan barna ibili zen goiz osoa.