Gazteluko Ostatua enkantera atera du Donamariako Udalak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Orain arte Gazte­luko Ostatuan lanean ari zenak utzi eginen duela eta, Gazteluko Ostatua errentan hartzeko lehiaketa deialdia luzatu du Donama­riako Herriko Etxeak.  Hasierako prezioa, hilabetean 25.000 pezetako errenta da (gehi BEZa) eta proposamenak, urtarrilaren 15eko eguerdiko ordu biak baino lehen aurkeztu behar dira Donama­riako udal bulegoetan. Behin behineko fidantza 10.000 pezetakoa da eta lehiaketa irabaziz gero, 100.000 pezetako fidantza jarri beharko da. Beheko solairuko ostatuaz gain, lehen solairuko logelak ere maisterraren esku izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun