Famili langileen zerrenda bat egiteko, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako langileak hartzeko deialdia egin du Malerrekako Zerbitzu Mankomunitateak. Deialdia, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2000ko abenduaren 29an argitaratu da, beraz, eskaerak auzkezteko epea urtarrilaren 29a da. Eskaerak Malerrekako Mankomunitateko bulegoan aurkeztu behar dira (Merkatarien Karrika, 17 behea - Doneztebe).
Eskaerak egin ahal izateko baldintzen artean autoa gidatzeko baimenaren beharra azpimarratzu du Zerbitzu Mankomunitateak.