Laugarren urtez saritu dute Zubialdeko Isidro Bazterrika

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Porc D’Or lehiaketan urrezko domina eskuratu du aurtengoan ere

Espainia osoko zerri hazleak biltzen dituen Porc D’Or lehiaketan urrezko domina berri bat –laugarren urtez segidan– jaso du Zubial­deako Isidro Bazterrika Mutuberria ittundarrak.
Hogeita hamar zerrama baino guttiago dituzten granjetan, zerrama bakoitzeko urtean jaiotako zerrikume kopuruagatik eman diote sari nagusia Bazterri­kari, aitzineko hiru urteetan bezalaxe. Izan ere, banaz bertze 26 zerrikumetik goiti sortzen ditu zerrama bakoitzak Zubial­dean, normala 22 denean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun