Urtarrilaren 26, 27 eta 28an ospatuko dira Sunbillako Iñauteriak. Aurten, karroza egiten duten guztiek izena eman beharko diote Juanjo albinteari eta karroza bukatzean faktura guziak aurkeztuz gero, gastuaren zati bat Udaletxeak ordainduko omen du.
Hurrengo alean emanen dugu iñauterietako programaren berri.