Abenduaren 24an Olentzerok bisitatu zuen Sunbilla. Aurten, jende pila bat ibili zen Eguberri kantak abesten, bertze batzuk Olentzero bizkarrean eramaten zuten bitartean. 75 bat pertsona bildu ziren beheko eskolan: trikitilariek, panderojoleek, herriko abesbatzak eta jendeak elkarrekin egin zuten bide guzia. Ilunabar aldera akitu zuten eta Ulibeltzak elkartean berendu ederra izan zen partehartzaileentzat. Urtero bezala, ateratako dirua urtean ekitaldi ezberdinak antolatzeko erabiliko du Antzakaitz kultur taldeak.
Eguberri egunean, gazteak eskean ibili ziren, bazkaldu ondotik hasi eta hurrengoeguna arte. Etxe eta baserrietara joan ziren, aspaldiko bertso batzuk kantatuz, akordeolari baten laguntzaz.