Joan den urteko abenduaren 16an burutu zen Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan Nafarroako Euskal Kantu txapelketaren finala. Bertan, bakarlarien artean txapeldun suertatu zen Salvador Arriola, «Aitak semeari» kantuarekin. Gainera, publikoak emandako sari berezia ere beretzat izan zen. «Estilo horretan kantatu nuen bakarra izan nintzen, baina epaimahaiari eta jendeari gustatu zaio» dio Salvadorrek. Sortzez lesakarra, ttiki-ttikitan hasi zen kantuan. Gaur egun Lesakako Abesbatzako partaide da eta Amaia Zubiriaren «Hou Pitxu hou!» diskan ere aditzen ahal da bere abotsa, Lesakako abesbatzako bertze zenbait gizasemeenarekin batera.