Medikuaren etxe zaharra saltzeko bigarren enkante deia luzatu du Herriko Etxeak. Urtarrilaren 26an, arratseko 7etatik aitzinera eginen da Herriko Etxean eta haserako prezioa 24,9 milioi pezetakoa izanen da, lehenbiziko deialdian baino lau milioi guttiago. Dena den, interesa duenak, aitzinetik joan beharko du Herriko Etxera, izena ematera eta bi milioi terdi ordaindu beharko du, fidantza gisara.
Medikuaren etxeak bi solairu ditu. Beheitikoan, hirutik bat hartzen du momentu honetan mediku kontsultak. Baina bi urteren buruan kontsulta berria egiteko intentzioa du Herriko Etxeak eta etxe guziaren jabe eginen da eroslea.
Bertzalde, Leku-Eder karrikaren ezkerrean, azkenaurreko eta azkeneko blokearen artean dagoen bidea zuloz betea dago eta Udaletxeak konpontzeko intentzioa dauka.