Kartak berandu banatzen ditu orain Korreosek

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 9a

Jakina da herriak Korreosekin hainbat arazo badituela. Baina oraingoan ez dago haserre baserrietara joaten ez delakoz. Azken bolada honetan jendea kexatzen da gutunak berandu iristen direlakoz edo iristen ez direlakoz. Hau da, Korreosek Etxalarren zigilua eman eta handik aste batera edo beranduago iristen zaizkigulako auniztan eta bertze batzutan ez zaizkigu ailegatu ere egiten, bilera-deialdiak, aktak, etab. Beraz, lerro hauen bidez hainbat herritarren kexa bildu dugu eta dagokionak, arazoan esku hartzea eta konponbidea bilatzea eskatzen dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun