Olentzero ailegatu zaigu aurten ere

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 9a

Ela-Ela kantatuz ibili ziren herriko haurrak abenduaren 31n

Abenduaren 24a, berexia izaten da bai haur eta bai helduentzat. Izan ere, herri guzietara bezala Etxalarrera ere ailegatu zen Olentzero. Lehengo urteetan Olentzero bakarra egin ohi zen arren, aurtengoan hiru ikusi ahal izan ditugu. Gabon gaua urteroko mezarekin hasi zen eta ondotik, bildutako guziek, arkupean, lehenbiziko aldiz kantatu zuten “Olentzero” kanta. Horrela, hasiera eman zitzaion herriko bueltari. Beti bezala, herriko txistulari eta trikitilarien laguntzaz, ordu bat exkax iraun zuen kalejira antzinera eraman ahal izan zen. Herriko gazteek etxez etxe bildutako diruarekin Elutsa ostatuan egin zen luntxarekin eman zitzaion bukaera egunari. Aipatu, inoiz baino partehartze handiagoa izan zela; jendearen ugaritasunaz gain baserritarrez jantzitako guraso aunitz ikusi ahal izan baitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun