Zein ebaluaketaren ondorioz esaten da ez direla liburu onargarriak?

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Iñaki MARTINEZ Eskualdeko orientatzaileen izenean

Nafarroako Gobernuko Presidentea­ren euskarazko liburuei buruzko adierazpenak irakasleen ahotan izan dira egunotan. Eta burura etorri zaigun lehendabiziko galdera hau izan da: zein ebaluaketaren ondorioz esaten da ez direla liburu onargarriak? Hezkuntza munduan, edozein aldaketa ezartzeko, ikerketak, sondeoak, frogatzeko epeak,... bete behar izaten dira. Zein izan da ikerketaren metodoa, laneko hipotesiak? Nola kontrastatu dira?
Aipaturiko nondik norakoak argitu beharko ziren denon lasaitasunerako. Ia jaio berria den hezkuntza erreforma honetan: Horrenbeste aldendu dira materialak kurrikulumetik epe motz honetan balizko ikerketa horretan nabarmentzeko?
Bestalde, legalki, irakasleak zein testu liburu erabili erabakitzen du. Bes­telako materialak –entziklopedia, atlasa, mapak, beste liburuetako fotokopiak, irakurtzeko materialak, bideoak, kasetak– errebisatu behar al dituzte? Are gehiago, ikasleek institutoko irakasleak bidalita, aiton-amonei galderak eginez lortzen duten informazioa birpasatuko ote dute? Ikasleek obserbaketaren bidez lortzen duten informazioa ere kontrola­tuko al da? Nafarroako Gobernuak duen konpetentzia erabil daitezkeen testu liburuak onartzea da. Espero dugu 2000. urtean irakasteko modua errespetatua izan dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun